argia.eus
INPRIMATU
Abkhazia Donostian: aitortu gabeko estatu bat, hango Atzerri ministro ohiaren begietatik
  • Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 30a
Maxim Gvinjiarekin hitz egingo du Xabier Madariagak ostiralean Tabakaleran.

Abkhazia egoera berezia bizi duen herrialdea da: 1993an Georgiatik bereizi zenetik de facto estatu gisa funtzionatzen du, bere mugekin, bandera eta hizkuntza propioarekin. Baina ez du onarpen legalik nazioartean.

Egoera paradoxiko hori du ardatz Eric Baudelaire artistak egindako Letters to Max filmak, zeinean egileak Maxim Gvinjiarekin izandako gutun-trukea azaltzen den.

Artistak estatuaren ideiari buruzko galderak egiteko baliatu zuen Abkhaziako kasua, galdetuz ea estatuak ez ote diren, nolabait, fikziozko eraikuntza kontzeptualak.

Baudelaireren “Ramón Raquello eta bere orkestraren musika” erakusketa inaguratu zuen Tabakalerak joan den ostiralean eta horren parte da ostiral honetako hitzaldia.

19:00etan hasiko da solasladia Tabakalerako erakusketa aretoan. Euskaraz eta ingelesez izango da saioa.