argia.eus
INPRIMATU
Abiatu da Gazte Topagune Sozialista Durangon
  • Uztailaren 20tik 24ra arte gazte sozialisten elkargune bilakatuko dute Durango GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleakek. "Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izan nahi du topaguneak, eta eztabaida eta formakuntza uztartuko dituzte aisialdiarekin eta ospakizunarekin.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 20a
Gazte talde bat topaguneko kanpalekura heltzen (Argazkia: @GedarLangileKZ)

Asteazken arratsaldeko 17:00etan, harrera nagusiarekin, 2022ko Gazte Topagune Sozialista abiatu dute Durangon. Igandera bitarte, hainbat ekimen gauzatuko dituzte Durango eta Iurretako toki ezberdinetan: hitzaldiak, mahai inguruak, kultur ekimenak, kirol jarduera eta ikuskizunak, tailerrak...

Gazte Topagune Sozialistaren bigarren edizioa da honakoa, iazko urrian milatik gora gazte bildu baitziren Altsasun (Nafarroa) egindakoan. Aurtengo topagunea maiatzean iragarri zuten Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek, eta adierazi zutenez, "antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat" izango da Durangokoa ere. "Oinarrizko eskubideen ezabapenaren, bizitzaren garestitzearen, eta oro har, bizi-kalitatearen okertzearen aurrean, komunismoaren beharra mahai gaineratu nahi dugu. Horixe da, beraz, Topagunearen helburu zentrala: komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko eta solas egiteko espazio bat izatea", azaldu zuten.

Hitzaldi eta mahai inguruen izenburuek ematen dute aditzera zein izango diren hizketagaiak: Borroka ideologikoa eta kulturala. Komunismoa hegemoniko bilakatzeko bideak, Espazio sare sozialista. Teorian eta praktikan, Koiuntura ekonomiko-politikoa eta estrategia komunista. Hainbat tesi politiko eta Mugimendu Sozialista nazioartean. Internazionalismoaren tesiak eta haustura prozesuak.

Egitaraua osorik: