argia.eus
INPRIMATU
‘Abian’ prozesua jarri du martxan Ezker Abertzaleak

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko azaroaren 09a
300 militantetik gora bildu ziren prozesuaren aurkezpenean. (Arg: ezker abertzalea)

Ezker Abertzaleko 300 kide inguruk larunbatean aurkeztu dute mugimendu politikoaren birdefinizio estrategikoa. Urtarrilean hasiko dute Euskal Estatua helburu izango duen prozesua; birdefinizioa prosezu integral eta parte hartzaile bat garatuko dute herriz herri. Orain dela bost urte aurkeztutako Zutik Euskal Herriaren ondoren, bigarren urratsa izango 'Abian'.

Bi fasetan banatuko da prozesua. Lehenengoan, hausnarketarako espazioak sortuko eta idatzizko ekarpenak jasoko dituzte. Biagarrenean,  bilera irekiak egingo dituzte herri eta auzoetan, prozesua ahalik eta parte hartzaileena izan dadin.

Independentzia egunero eraikitzen eta bide horretan preso eta iheslariak etxera ekartzen asmatu behar dutela adierazi dute. Gainera, herritarrak erdigunean jarrita, helburu izango dituzte feminismoa, sozialismoa, euskalduntzea eta independentzia.

Informazio guztia ezkeraberltzalea.info atarian egongo da eskuragarri.

Bideo hau egin dute.

 

Oharra: Albiste hau Topatu.eus gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.