argia.eus
INPRIMATU
Abian prozesua bukatu du ezker abertzaleak eta “indarberriturik” atera dela dio
  • Ezker abertzaleak Durangoko Landako gunea aukeratu du Abian gogoeta prozesua amaitzeko. Barne eztabaida "estrategia independentista berri baten" aldeko erabakiarekin bukatu da.

ARGIA @argia 2016ko maiatzaren 09a
Durangoko Landako gunea aukeratu du ezker abertzaleak Abian prozesua bukatzeko (argazkia: @ezkerabertzalea).

Marije Fullaondo Sortuko kideak eta Igor Arroyo LAB sindikatuko ordezkariak azaldu zituzten larunbatean prozesuaren ondorioak. "Euskal errepublika askea" izango da ezker abertzalearen iparra aurrerantzean eta hori lortzeko "estrategia independentista berria" jarriko dute martxan.

Ezker abertzalearen ustez, bere egitasmo estrategikoak gaurkotasuna du. "Kapitalismoak hondamendi sozial-kulturak-ekologikoa dakar. Bestelako eredu bat beharrezkoa da".

Aldaketa Euskal Herrian eman behar dela sinetsita dago mugimendua, "espainiar eta frantziar Estatuen demokratizazioa" ezinezkotzat jotzen duelako. "Parte hartzea, auzolana, elkartasuna, euskararekiko konpromisoa, feminismoa oinarri, ezker abertzalearen kultura eta praktika politikoa berritu behar dugu".

Prozesuak utzi dituen ondorio nagusiak ezker abertzalearen webgunean sareratu duten txostenean irakur daitezke.

Bi bozeramaileen hitzaldiaren bideoa.

YouTube / ezkerabertzalea - via Iframely