Beratu Jaialdiaren 3. edizioa, azaroaren 6tik 8ra izango da Oñatiko hainbat txokotan. Hasiera batean, antolakuntzaren ideia dokumental bat eta sei kontzertu eskaintzea bazen ere, pandemiak eragindako egoera dela medio, aldaketak izan dituzte eta zenbat emanaldi bertan behera geratu dira.
Beratu Jaialdiaren 3.edizioa gaur hasiko da Oñatin. Azaroaren 6tik 8ra izango da. Pandemiaren ondorioz neurri bereziak jarrita egingo dituzte ekitaldiak.
Martxoko lehen alarma egoerak Beratu Jaialdiaren hirugarren edizioa egitea galarazi zuen. Antolatzaileek, kulturaren alde apostu egiteko, jaialdia atzeratu, eta koronabirusaren gorakadarekin bat ez zetorren data bat aukeratu nahian, azarora rarte atzeratu zuten. Lehen emanaldia, asteazkenean hasi behar zuen 'Markak' filmeko soinu banda izan zen. Aitor Etxeberria musikaria igoko zen oholtza gainera, baina azken orduan bertan behera geratu zen saioa, protagonisten artean izandako positibo batengatik. Beraz, ostiralean, azaroaren 6an, emango diote hasiera ekitaldi sortari.
Musika izango da protagonista, ostiralean Santa Ana Aretoan, izan ere, Los Sara Fontán bikote esperimentala eta Sua laukote bizkaitarra batuko dira oholtza gainean. Larunbatean, Gernikatik helduko da musika, Gaizka Insunzaren emanaldiekin. Igandeko bi emanaldiek amaiera emango diote egitarauari. Aurrena 13:00etan Hakima Flissi bilbotarra izango da Lazarraga Lorategian eta ondoren, eta jaialdiari amaiera emanez, Joseba Irazoki beratarrak Oñatiko Gaztelekuan.