argia.eus
INPRIMATU
Abian da Irlandan gaelikoaren aldeko ‘Rith’ Korrika
  • Martxoaren 11n hasi dute gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi du eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat daramate ibilbide guztian zehar eta barruan daraman mezua ekitaldi amaieran irakurtzen da.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 13a
Argazkia: Rith.

Rith lasterketa 2010ean egin zen lehen aldiz eta bi urtean behin egiten da. Bertara joan ezin dutenek baina sostengua adierazi nahi duen orok badu modua horretarako: www.rith.ie webgunean ekarpen ekonomikoa egin dezakete.

Gaelikoa egun egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere, Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala izan arren. 130.000 inguru dira Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak, gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo.

Hemen lehen egunetako hainbat bideo.