argia.eus
INPRIMATU
Abian da Feministaldiaren XIV. edizioa
  • “Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak. Abenduaren 8an ekin dioten jaialdiari, eta hilaren 14ra arteko iraungo du.

ARGIA @argia 2019ko abenduaren 10a
(Argazkia: Feministaldia)

Abenduaren 8ko igandean eman zioten hasiera 2019ko Feministaldiari. Aurtengoa kultura feminista jaialdiaren XIV. edizioa da, eta “Pilulak” jarri diote goiburu. Lehen bi egunetako egitaraua Tabakalerako zine aretoan gauzatu dute; datozen egunetan aldiz, Kontadores gazte fabrikan burutu da egitaraua. “Hiri honek espazio asko eta askotarikoak ditu, eta Feministaldiak hasierako periferia eta bazter izaera horri gogoratuta (Artelekuko urteak besteak beste), aldaketa honen erronkari eutsi dio”, adierazi dute antolatzaileek.

Egitarau oparoa osatu dute. Abenduaren 12tik 14ra hitzaldi, performance, mahainguru, antzerki eta ekintza ugari eskainiko dituzte Kontadoresen, eta egitaraua Mogambon aretoan egingo den festak itxiko du.

Aurtengo edizioko gonbidatuen artean daude Nancy Garín, Susana Talayero, Leire Aranberri, Ce Quimera, Elena/Urko PostOp, Iraitz Agirre Aranguren, Marta Malo, Irene Arrarats, Sam Fernández, Diego Genderhacker, Sabrina Michelle Sanchez, María Zapata, Marta Plaza eta Susanna Minguell.