Gabriel Arestiren Egunarekin hasiko da gaur Bilboko Poesia Astearen X. edizioa. 50 urte bete dira Arestik Bizkaitarra eta Maldan behera olerkiak idatzi zituela, eta gaur 50 idazle euskaldunek errezitatuko dituzte poema horiek. Horien artean, Xabi Borda, Irati Jimenez, Igor Estankona, Toti Martinez de Lezea edota Leire Bilbao. Poesia asteak azaroaren 20a arte iraungo du, hainbat emanaldirekin. Hemen egitaraua.
Arestiren Eguneko 50 idazle euskaldunen errezitaldia ARGIAk grabatuko du eta osorik ikusteko moduan jarriko dugu multimedia kanalean, gainontzeko ekitaldien bideoekin batera.