argia.eus
INPRIMATU
Abian da “Azpeitiaoroimena” ataria, 777 pertsonaren giza eskubideen urraketak azalduz
  • “Egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromisoan” beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak Azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 18a
Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Javi Buces Aranzadiko historialaria. (Arg.: Azpeitiko Udala)

Urtearen hasieran Aranzadi Zientzia elkarteak eta Azpeitiko Udalak hainbat ekimen iragarri zituzten baina osasun larrialdiarekin ezingo dituzte Aurrera eraman. Hala ere, ostiral honetan Azpeitiko oroimenaren ataria aurkeztu dute: azpeitiaoroimena.

Orain arteko lan guztia Bildu dute horrela "herritarrek ikus eta kontsulta dezaketen atari bat. Orain arteko ikerketa guztiak epeka, liburuetan bildu ditugu Udalak eta Aranzadik eta herritarren artean historia zabaltzeko ariketa bat egin dugu”. Oraindik, hala er, kasuak agertzen, argitzen, dokumentuak azaltzen doaz, “eta guk gure herriaren memoria osatzen joateko konpromiso osoa dugu. Horregatik, lilburuetatik haratago, egunez egun osatu dezakegun webgunea egin dugu", adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Javi buces historialariak azaldu duenez, webgunean orain artean Azpeitian egindako ikerketa guztietan bildutako informazioa, zuzenketak eginda eta dokumentazio berria kontsultatu ondoren ikertutako 777 pertsonen giza eskubide urraketak jasotzen dira. Guztira, 1.000 giza eskubide urraketa gutxi gorabehera. Horietatik 598 eskubide urraketa oroimen historikoaren garaikoak dira eta 179 gertuko oroimeneko urteetan jazotakoak.

Giza eskubide urraketa bakoitza gertatutako urtearen arabera, oroimen historikoan edo gertuko oroimenean kokatuta dago. Hala ere, bilaketak errazteko bilatzaile orokor bat ere badago.

Biktima bakoitzaren fitxara sartzean, askotariko informazioa dago jasota: datu pertsonalak, jasandako urraketak, urraketen inguruko dokumentazioa, urraketak non jasan dituen lekua mapan kokatuta, iturriak...

Garai bakoitzak atal desberdinak dauzka. Hala ere, biografiak, testigantzak, historia eta bilaketak atalak bi etapetan daude. Gertuko oroimenaren kasuan, atentatuen atala ere badago. Bertan, atentatuak eta ondasun materialen aurkako atentatuak biltzen dira, besteak beste.

"Hau ez da telesail bat, ikerketa zientifiko baten emaitza baizik. Udal honek gertatutakoaren errealitatera modu inpartzialean hurbiltzearen aldeko apustua egin du, biktimarik ahaztu gabe, informazioa urratutako giza eskubideek arabera sailkatuz eta ez biktimarioaren arabera", gaineratu du Bucesek.

Kanpaiak, Azpeitia utzi behar izan zutenen oroimenez

Webgune hau ez da kasualitatea izan, izan ere, irailaren 19an 84 urte betetzen dira tropa frankistak Azpeitira sartu zirela: "Gure herriaren historiaren une gogorrenetariko bat izan zen azpeitiar askorentzat. 1936ko irailean albiste beldurgarriak iristen ziren okupatutako beste Gipuzkoako herrietatik Azpeitira, eta irailaren 19 hartan, tropa frankistei beldurrez ziren ehundaka azpeitiarrek ihes egin zuten 15:00etako Urolako trenean. Alde egin behar izan zutenak gogoan, udaletxeko kanpaiek bost minutuz joko dute, trena irten zen ordu berean.