argia.eus
INPRIMATU
Abian da AEK-ren matrikulazio kanpaina
  • Astelehenetik, 100 euskaltegi baino gehiagotan izen emateko aukera dute herritarrek. “Zu hemen zaude, AEK ere bai”, da aurtengo leloa, euskaltegi sarearen zabala eta eskaintzaren anitza nabarmendu asmoz.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 04a
21. Korrika Gasteizen amaitu da aurten, eta bertan aurkeztu du AEK-k bere matrikulazio kanpaina. Argazkia: Eitb.eus.

Iragan astelehenetik, herritarrek AEKren euskaltegietan izena emateko aukera dute ikasturte berriari begira. Euskal Herri osoan zehar 100 baino gehiago dira euskaraz ikastea ahalbidetzen duten AEKren euskaltegiak, eta ikasteko moduak, hamaika: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak edo mintzapraktika taldeak eta jarduerak, besteak beste.

Gasteizen egin du matrikulazio kanpainaren aurkezpena AEK-k. Izan ere, ikasturteko erronka nagusien artean hiriko Lakuabizkarra, Arana eta Judimendiko matrikula kopurua handitzea ezarri dute. Azken Korrika Arabako hiriburuan amaitu zen, eta hori akuilu izan daitekeela uste dute.

Hurbileneko euskaltegira

Izena emateko edo informazioa jasotzeko, “onena duzu hurbilen duzun euskaltegiaren eskaintza ikusi eta beraiekin harremanetan jartzea”, adierazi dute. Dena dela, internetez ere eskatu daiteke informazio zehatza galdetegi bat beteta, eta informaziorako telefonoak ere jarri dituzte: 673 200 100 // 946 464 000.