Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako azalpenak ematera. Nafarroan oraindik aukera badela uste dute AHT gelditzeko "atsekabean eta etsipenean" erori gabe.
Val Susa Italiako bailarako tren lasterraren kontrako mugimenduko ekintzaile batek eman du eurenean izandakoaren berri. "Gertutik ezagutuko dugu zelako indarrez egin dioten aurre Italian AHTri", esan du Julio Villanuevak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. "Etsipenean" erori gabe eta "atsekaberik" gabe Nafarroan abiadura handiko trena gelditu daitekeela uste du Villanuevak.