argia.eus
INPRIMATU
Abesti matxistak eduki arren UPNk Kidd Keoren kontzertua babestu du Cortesen
  • Herritarrek protestak egin dituzte Kidd Keok ez dezan abestu Cortesen (Nafarroa) ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean egingo den Holika jaialdian. Hala ere, udalak entzungor egin die.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 27a
Kidd Keo

CIC hautagai ezkertiarrak mozioa aurkeztu du PSNren babesarekin,Kidd Keoren abestiak matxistak direla eta emakumeak gutxiesten dituela adieraziz. Udalean gehiengoa duten UPN eta CET alderdiek berriz, ez dute nahi abeslaria oholtzatik kanpo utzi.

Kidd Keok sortu dezakeen giro matxistak ez duela segurtasunik bermatzen salatu du Lunas Rojas kolektiboak eta indarkeria matxistaren normalizazioaren aurkako sinadura bilketa ere hasi dute, bi egunetan 600 sinadura lortu dituzte 3.200 biztanleko herrian.

Viña Rocken ere ez zuen kontzertua eman

Bideo matxistak plazaratu izana leporatuta, ez zuen izan kontzertua emateko aukerarik Viña Rocken urtero egiten den festibalean ere.