argia.eus
INPRIMATU
“Abesten duen gitarra-jotzaile gisa irudikatzen dut neure burua”

2010ko otsailaren 12a

"Ez da lehen aldia musika lanbide hartzen dudala. Urteak atzera dantzaldietan aritu nintzen, baina honakoan rock-a eta nire proposamenak dira jorratu nahi dudana. Urteak eman ditut musika irakasle gisa, baina ohartu naiz ez dela nire bokazioa. Une honetan erabaki dut musikari buru-belarri ekitea: Petti eta Rafa Ruedaren ondoan ibiltzen naiz, eta orain Atom Rhumban parte hartzeko aukera suertatu zait, bai eta antzerki batean musikari aritzeko ere... Ez da erraza talde asko tartekatu behar ditudalako, baina ez dut aspertzeko betarik. Erabakia hartu nuenetik hilabete batzuk pasa dira, eta gustura nago egiten ari naizen bidearekin". (2010-02-12)