Apirilaren 4an plazetan elkartzea proposatu du ekimenak 2021ko Aberri Egunerako. “Erabakimena eta eskubide politiko guztiak” izango dituen komunitate bat aldarrikatu dute deialdiaren sustatzaileek.
Donostian aurkeztu dute ekimena larunbatean. Sustatzaileen izenean Imanol Esnaolak eta Oihana Maritorenak hartu dute hitza. Apirilaren 4ko 12:30etan herri eta hirietako plazetan biltzeko deia luzatu diete herritarrei. Ordu horretan “ikus-entzunezko seinale” bat zabalduko dute sare sozialetan zein hainbat irrati eta tokiko telebistetan. “Deia egiten dugu bai seinalea batera entzuteko, bai herriko musikariekin kantaldiak antolatzeko”. Zer kantatu toki bakoitzean erabakitzera animatu dituzte herritarrak, baina ekimenetik hiru kantu proposatu dituzte: Gernikako Arbola, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak.
Bateratzea eta komunitarismoa
Iazko Aberri Eguna, konfinamendu erdian ospatua, arrakastatsua izan zen antolatzaileen esanetan, milaka herritar eta eragile batu zirelako leiho eta balkoietan ospatzeko deialdira: “2020ko Aberri Egun bateratuak erakutsi zuen Euskal Herrian ere posible dela bateratasuna”. Gurearen moduko “gizarte konplexuetan” batasuna zaila dela irizten diote, baina adierazi dute, “posibleagoa da bateratasuna”. Herrigintza komunitarismoan oinarrituta hauspotzea proposatu dute. Bide horretan apirilaren 4an herritarrei “keinu bat” eskatu diete, “kantuan egitea, denok batera Euskal Herri osoan”
2021eko Aberri Egunerako proposamen bat luzatu dizuegu gaur herritarroi Euskal Herria Batera herri ekimenaren sustatzaileok. Apaindu leiho eta balkoiak gure ikurrez eta 12:30etan, plazetan edo gauden tokian gaudela, egin bat seinalearekin.#aberrieguna2021#euskalherriabatera pic.twitter.com/7OwYuwMqtS
— Euskal Herria Batera #aberrieguna2021 (@2021aberrieguna) March 13, 2021
Hauek dira Euskal Herria Bateraren talde sustatzailea osatzen duten pertsonak:
1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Anabel Arraiza Artieda, Kultur ekintzailea. Lakuntza, Nafarroa Garaia.
6. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitekto teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
7. Basilio Garcia Mayo, Udaltzain jubilatua. Amurrio, Araba.
8. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
9. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
10. Dorleta Kortazar Alkoz, Ipuin kontalaria. Eskoriatza, Gipuzkoa.
11. Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova. Trabestia eta Kultur ekintzailea. Laudio-Bilbo, Araba-Bizkaia.
12. Eneko Axpe Iza, Zientzialaria, Barakaldo, Bizkaia.
13. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
14. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
15. Garazi Hach Embarek Irizar, Irakaslea. Ormaiztegi, Gipuzkoa.
16. Grazi Etchebehere, Erizain ohia. Ortzaize, Nafarroa Behea.
17. Iduzki Soubelet Fagoaga, EHUn gizarte psikologian irakaslea, Naziometroko kidea. Donibane Lohizune, Lapurdi.
18. Iera Agirre Iturriaga, Pilotaria. Leitza, Nafarroa Garaia.
19. Iker Goñi Antuñano, Ekintzailea. Getxo, Bizkaia.
20. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
21. Imanol Esnaola Arbiza, Gaindegiako koordinatzailea. Oiartzun, Gipuzkoa.
22. Imanol Goirigolzarri Malaxetxebarria, Jubilatua. Mungia, Bizkaia.
23. Inaxio Kortabarria Abarrategi, Donostia, Gipuzkoa.
24. Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia. Ataun, Gipuzkoa.
25. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
26. Iratxe Delgado Arribas, Ikaslea. Durango, Bizkaia.
27. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
28. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
29. Maialen Sáez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
30. Maitena Diribarne, Irakaslea. Donibane Garazi, Nafarroa Behea.
31. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
32. Mirari Martiarena Iraola, Umoregilea. Oiartzun, Gipuzkoa.
33. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
34. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
35. Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen, Txirrindularia. Urruña, Lapurdi.
36. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
37. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
38. Oihana Maritorena Genbe, Aktorea eta irakaslea. Donostia, Gipuzkoa.
39. Paola Charron, Gidaria. Larresoro, Lapurdi.
40. Pello Otxandiano Kanpo, Ingeniaria. Otxandio, Bizkaia.
41. Ramon Agirre Lasarte, Aktorea. Donostia, Gipuzkoa.
42. Txomin Poveda, Soziologoa. Urruña, Lapurdi.
43. Xabier Goirigolzarri Malaxetxebarria, Enpresaria. Mungia, Bizkaia.
44. Ximun Fuchs, Antzerkilaria. Donibane Lohizune, Lapurdi.