argia.eus
INPRIMATU
Aberri Eguna “inflexio puntua” izanen dela dio Independentistak Sareak
  • Iruñean eginen da aurtengo Aberri Eguna, hilaren 27an, eta "aro berri bat" islatuko du. 12:00etan manifestazioa eginen dute, eta egun osoan kale animazio izanen da. Festa eta aldarrikapena eskutik joanen dira.

     

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko martxoaren 08a

Euskal herritarron oroimen historikoa eta imajinario kolektiboa "menpekotasunekoak" direla esan du Sareak; haatik, baikor ikusi du geroa, "inoiz baino argiago" ikusi baitu Euskal Herriak "bere buruaren jabe izateko beharra" daukala. Horregatik, "dependentziatik independentziara" jo behar dela deritzo.

Hañaber, independentziak ateak "zabaldu" eginen lituzkeela uste dute, eta zerrendatu egin dituzte herriari lekarzkiokeen "onurak": "Demokrazia sakon eta parte hartzailea eraikitzeko aukera; justizia sozialean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eratzeko aukera; herritar guztiak duintasunez bizitzeko aukera, pobrerik gabeko euskal jendarte baterako aukera, euskaraz bizitzeko aukera, askatasunean eta bakean bizitzeko aukera...".

"Herri libre batean herritar zoriontsu izateko aukera", emanen luke, azken finean, Independentistak Sareak kaleratutako prentsa oharraren arabera.

Euskal herritarron oroimen historikoa eta imajinario kolektiboa "menpekotasunekoak" direla esan du Sareak; haatik, baikor ikusi du geroa, "inoiz baino argiago" ikusi baitu Euskal Herriak "bere buruaren jabe izateko beharra" daukala. Horregatik, "dependentziatik independentziara" jo behar dela deritzo.

Halaber, independentziak ateak "zabaldu" eginen lituzkeela uste dute, eta zerrendatu egin dituzte herriari lekarzkiokeen "onurak": "Demokrazia sakon eta parte hartzailea eraikitzeko aukera; justizia sozialean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eratzeko aukera; herritar guztiak duintasunez bizitzeko aukera, pobrerik gabeko euskal jendarte baterako aukera, euskaraz bizitzeko aukera, askatasunean eta bakean bizitzeko aukera...".

"Herri libre batean herritar zoriontsu izateko aukera", emanen luke, azken finean, Independentistak Sareak kaleratutako prentsa oharraren arabera.

(Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarri da CC lizentzia baliatuta)