argia.eus
INPRIMATU
Aberatsenak diren %1ak munduko 5.000 milioi txiroek adina CO2 kutsatzen dute
  • Munduko aberatsenen zerrendan diru gehienek dutenek, 2019an, emititu zen karbono dioxido guztiaren %16a haiek sortu zuten.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko azaroaren 21a
Hiru aktibistek jet pribatu bat zikindu zuten uztailean.

Munduko aberastasun guztiaren %63a aberatsetan aberatsenen esku dago, %1aren menpe, eta muturrak are gehiago indartzen ari dira azken urteotan. 

Kutsadura gehien ere aberats horiek sortzen dute. Oxfamek argitaratu berri duen txostenaren arabera, gizateria osoaren ehunen batek beste batzuk baino hamalau aldiz gehiago kutsatzen du. Areago, %1 horrek munduko 5.000 milioi txiroek adina CO2 kutsatzen dute. Eta horri lotuta, beste datu bat: txiroenak 1.500 urte beharko lituzke aberatsenak urte bakarrean kutsatzen duen C02a sortzeko.

Kutsatzen duenak ordaindu dezala

Ezagunagoa da lelo hau: erabiltzen duenak ordaindu dezala. Filosofia hori nahikotxo zabaldua dago gizartean, esaterako, urrutira joan gabe, geurean errepideen bidesaria justifikatzeko modua izan ohi da. Era berean kutsadurari ez zaio behar beste erreparatzen, eta horixe salatzne du Oxfamek.

Oxfameko Justizia Klimatikoaren arloko Lourdes Benavidesek argi dio: "Gehien kutsatzen dutenak, erregai fosilen korporazioak eta aberatsenetan aberatsenak, haiek dira larrialdi klimatikoaren arduradun printzipalak. Inoizko irabazirik handienak izaten ari dira, eta aldi berean larrialdi klimatikoaren kalterik apalenak pairatzen dituzte. Gehien kutsatzen dutenek ordain dezatela kostua".

Hildakoak eragiten ditu larrialdi klimatikoak Oxfamen arabera: 1,3 milioi heriotza, 2020 eta 2030 artean.