argia.eus
INPRIMATU
Geroz eta milionario handi gehiago dago munduan
  • Aberastasun izugarri handiak pilatu dituzten 1.426 lagun daude mundu osoan, iaz baino 200 gehiago, Forbes aldizkariaren arabera. Zerrendaren aurreneko postuan Carlos Slim telekomunikazioen sektoreko negozio gizon mexikarra ageri da, 73.000 milioi dolarreko (59.000 milioi euroko) aberastasunarekin.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 05a
Carlos Slim eta Bill Gates, munduko bi pertsona aberatsenak.

Zerrendan ageri den euskaldun bakarra Jose Maria Aristrain enpresari gipuzkoarra da. 1.342. postuan dago, mila milioiko dolarreko (765 milioi euroko) aberastasunarekin.

Milioidun gehien AEBetan (442), Txinan (122), Errusian (110) eta Alemanian (58) daude.

1.426 aberatsenen artean 138 emakume daude. L'Oréal enpresako akziodun Liliane Bettencourt 9. lekuan ageri da, 30.000 milioi dolarrekin (23.000 milioi euro).

Carlos Slim mexikarraren azpian Microsoften fundatzaile Bill Gates estatubatuarra (67.000 milioi dolar) eta Zara enpresaren fundatzaile Amancio Ortega espainiarra (57.000 milioi dolar) daude.

Zerrendako gazteenak Facebook konpainiaren sortzaile Mark Zuckerberg eta Dustin Moskovitz dira. 28 urte dituzte biek. Zuckerberg 35. postutik 66.era jaitsi da aurten, 4'2 milioi dolar (3,2 mila milioi euro) galduta.

Eraikuntza, energia, teknologia, finantza, moda eta elikagaien sektoreetako enpresari ugari azaltzen dira Forbesen zerrendan.