argia.eus
INPRIMATU
Abenduaren 8an omenaldia egingo diote Aitor Zabaletari, bere hilketaren 19. urteurrenean
  • Realeko jarraitzaile Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 19 urte beteko diren egunean, omenaldia deitu du Sare Antifaxistak. 13:00etan izango da Donostiako Boulevardean.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 05
Aitor Zabaletaren eskultura eta bere aurten zendu den bere aita.

Sare Antifaxistatik adierazi dute "urteurren berezia" izango dela. Apirilean hil zen Javier Zabaleta, Aitorren aita. Ondorengoa zioen: "Familiak eskatzen duen gauza bakarra justizia da".

1998ko abenduaren 8an hil zuten, 28 urte zituela, Madrilen Vicente Calderón futbol zelaiaren inguruetan, UEFAko txapelketan Atlético de Madrid-Real Sociedad partida jokatu aurretik. Hainbat  ultrak inguratu eta bihotzean labankada sartu zioten.

Bastión izeneko talde ultraeskuindarreko kide Ricardo Guerra izan zen hiltzailea, frogatuta geratu denez.

Zabaletaren omenez kartel hau zabaldu dute.