Eusko Jaurlaritzak eta beste zazpi erakundek Euskararen Nazioarteko Egunean euskaldun berriak ospakizunen ardatz hartu nahi izan dituzte, besteak beste hizkuntza askatasun efektiborako aitzindari direlako.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko, zortzi erakundek argitaratutako adierazpen instituzionalaren arabera, “hizkuntza askatasun efektiborako eta demokrazia linguistiko iraunkorrerako bidean aitzindari izan dira euskaldun berriak. Euskarak irabazitako hiztun bakoitzak euskaraz aritzeko aukerak zabaltzen dizkie bere inguruko gainerako hiztunei. Gure bizikidetzaren oinarri nagusietarikoa da hizkuntza eskubideak bermatzea eta errespetatzea, inor ez behartzea hizkuntzaz aldatzera”.
Ekimen sozialeko hainbat euskaltegik ohar instituzionalari erantzun dio iritzi artikulu honen bidez, helduen alfabetatzea egoera normalizatutik urrun dagoela salatuz.