argia.eus
INPRIMATU
Abenduaren 31n Chillida Leku ixtea erabaki dute

2010ko abenduaren 01

Luis Chillidak (Eduardo Chillida eskultorearen semeak) adierazi duenez, Chillida Leku museoak abenduaren 31n itxiko ditu ateak. Krisiaren ondorio izan dela eta dagoeneko langileen erregulazio espedientea tramitatzen hasi direla azaldu du. 2000 urtean ireki zuten museoa, eta hamar urte hauetan 800.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Aldian behin erakusketak prestatuko dituztela eta ondarea zaintzeko lanak ere egingo dituztela azpimarratu du Luis Chillidak.