Plazandreok Emakumeen Plataforma Politikoak Donostiako Kultura Feminista Jaialdiaren XI. edizioa antolatu du. Tabakaleran egingo da abenduaren 12tik 18ra bitartean, eta kultura parekide, parte-hartzaile eta demokratikoa aldarrikatzeko egitarau zabala prestatu du plataformak. Besteak beste, LGTBIfobia, ekonomia feminista, hezkuntza eta estatugintza feminista landuko dira jaialdian.
Antolatzaileek “plaza” hitza proposatu dute 2016ko Feministaldirako, “plaza, eraldaketarako, aukeraz betetako leku gisa, bertara salto egiteko, hitza hartzeko, egunez bertan egoteko, gauez hartzeko, plaza segurua, plaza politikoa”.
Jaialdiak ikuspegi feministatik lantzen ditu arte eta politika garaikidearen jarduera kultural esanguratsuenak. Emakume sortzaile eta ekintzaileak jarri nahi ditu ikusgarri. Horretarako egitarau zabala antolatu du Plazandreok plataformak: tailerrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, solasaldiak, zinema eta festa.
Egitarau osoa ikusteko: https://feministaldia.org/2016/11/18/behin-behineko-programa-feministaldia-2016-plaza/