argia.eus
INPRIMATU
Abel Azcona artista iruindarrak ez du epailearen aurrean deklaratuko eta Portugalen dago erbesteratua
  • 'Amen' izeneko performance baten bidez Elizaren baitan izandako abusuak salatu ditu artista iruindarrak. Abokatu Kristauen Elkarteak salatu zuen "birao" eta "sentimendu erlijiosoen" kontra egiteagatik. Bigarrenez deitu dute deklaratzea baina oraingoan ere joateko asmorik ez duela esan du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko maiatzaren 07a
Abel Azcona bere performancean

Portugalen erbesteratu da Abel Azcona artista iruindarra. Sare sozialetan iragarri zuen joan den astean epaileak berriz ere deklaratzera deituko balu dagoeneko bazuela eskaintza eginda Portugaldik, eurenean gelditzeko babesean. Eta halaxe egin du. Gaur deitu du epaileak deklaratzera eta asmorik ez du Azconak bertaratzeko. Portugalen da dagoeneko. Amen izeneko performancean pederastia hitza idazteak "birao" egitea eta "sentimendu erlijiosoen" kontra egitea dela iritzita Abokatu Kristauen Elkarteak salaketa jarria dio artista iruindarrari. Aurretik ere deitua zuen epaileak deklaratzera (otsailean) baina hartan ere ez zen azaldu. Oraingoan ere asmorik ez duela adierazi du sare sozialetan. 

242 hostia kontsagraturekin egindako lana da Abokatu Kristauen Elkarteak salatu duena. Horrez gain beste talde ultraeskuindarrek ere jo dute Azconaren kontra: Hazte Oir edota Franco Fundazioa. Askatasun artistikoaren defentsa egiten ari da Azcona deklaratzeari uko eginda, berak sare sozialetan adierazitakoaren arabera.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.