argia.eus
INPRIMATU
Abalak behar dira Gasteizko Kulturgune euskaltzalea martxan jartzeko
  • Kulturgune euskaltzalea martxan jartzeko eskaera bikoitza egin nahi du Lazarraga Kultur Elkarteak. Izaskun Arrue Kulturguneak oraindik ezin ditu bere ateak ireki, urte eta erdi pasa ondoren publikoki irekitzeko moduan zegoela adierazi zenetik.

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 19a

Gasteizko udal gobernuari proiektuak aurrera egiteko behar dituen abalak hurrengo astean ziurtatzeko eskatu dizkiote, baita proiektuari azken bultzada emateko konpromisoa hartzeko alderdi guztiek ere. Gasteizen euskararen biziberritzean eta normalizazioan aritzen diren eragile, talde eta erakundeen babesa eskatu dute. Ahaztu gabe, sinadura bilketan parte hartu duten herritarren eta norbanakoena.

Azken egunetan Lazarraga Elkartearekin sinatu beharreko hitzarmena mahai gainean jarri dute bultzatzaileek, eta elkartearekin adosteko bidean dago. Horrez gain, elkarteak aurkeztutako 2023ko diru-laguntzaren zuriketa aztertzen ari dira udal teknikariak, eta horren emaitzaren zain dago elkartea; 2024ko hitzarmenari konfiantzaz hasiera emateko, 2023koa ondo ixtea ezinbestekoa dela nabarmendu dute.