argia.eus
INPRIMATU
Abaigarko udaleku euskaldunak berreskuratzeko diru-bilketa
  • Boluntarioen lanari esker, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dute Abaigarko udalekuek Lizarrerrian. Gazteak hartzen dituen etxea berritzea, ordea, 250.000 eurotik gora kostatu zaie eta sukalde eta litera berriak erosteko, uda honetan udalekuak egin ahal izateko, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 24a

Zaharberritze lanak direla-eta, hiru urtez ezin izan dituzte bertan udalekuak antolatu. Uztaila eta abuztu honetan, baina, 240 gazte baino gehiago elkartu eta berriro etxera bueltatu ahal izatea dute amets. “Eraberritze prozesua ondo bidean doa eta egindako esfortzu handiaren ostean etxea badoa berriro forma hartzen, ereindako haziak badoaz loratzen”.

Nahi eta ahal duenak diruz lagundu dezan, Euskal Herriko Itsulapikoa plataforma ari dira erabiltzen. Maiatzaren 23ra arte egin daitezke ekarpen ekonomikoak.