argia.eus
INPRIMATU
Abaigarko euskal udalekuetako egoitza eraberritzeko abalisten bila ari dira
  • Proiektuko kideek bilera antolatu dute ostiral honetarako urriak 19, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, abalista berri posibleei eraberritze lanen inguruko informazioa eskainiko zaie.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko urriaren 19a
Abaigarko udalekuetako eraikina. Argazkia: arrosasarea.eus

70eko hamarkadatik Nafarroako Abaigar herrian euskal-udalekuak antolatu dira. Eraikina eraberritzeko lanak hasiak dira eta proiektua aurrera eramateko abalista berrien beharrean daude. Pitxilore aisialdi elkarteko bolondresen bidez herrigintza eta autogestiotik sortu zen ekimena, egoitza finkorik gabe dago 2016. urtetik.

Lanen kostuei Koop57 finantzia kooperatiba etiko eta sozialaren bidez aurre egingo diete eta mailegua onartzeko, mailegua besteko diru kopurua, norbanako zein elkarteek sostengaturiko abal mankomunatu bidez ziurtatu behar dela jakinarazi dute.

Proiektuaren partaide diren sukaldari eta begirale zein kide ohi ugariren abalak bideraturik dauden arren, beharrezko kopurura iristeko ez dira nahikoak. Sarean jarri dute abalista egiteko inprimakia.

Eraberritze lanak 2019ko udarako amaitzea espero dute.