argia.eus
INPRIMATU
Abadiñoko alkateak bere soldataren argazkia jarri du herriko portaletan
  • Jose Luis Navarro, Abadiñoko alkate independenteak bere nomina 2.796 eurokoa dela jakinarazi du. Horretarako herriko portal guztietan bere soldataren argazkia itsatsi du.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko uztailaren 20a
Abadiñoko Independenteak eta EAJk elkarrekin gobernatuko dute Abadiñon (Argazkia: AnbotoAbadiño)

Navarro bigarren agintaldia betetzen ari da Abadiñoko Udalean maiatzaren 24ko Udal Hauteskundeak irabazi ostean. 2008an bere soldata 500 euro murriztu zuen eta ordutik “izoztuta” daukala adierazi du.

Alkatearenez gain zinegotzien soldatak Abadiñoko udalaren webgunean ikusi ahalko dira. Alkateak “gardentasuna” erakutsi nahi du iniziatiba honekin.

Berriki jakitera eman denez, Abadiñoko independenteek EAJrekin koalizioan gobernatuko dute.

Legealdiko lehen plenoetan soldaten inguruko gaiek garrantzi nabarmena izan dute. EAJk gobernatzen duen Azkoitia, Arrigorriaga eta Beasaingo alkateek beraien soldata hurrenez hurren %47, %44 eta %19k igoko dute.

Iruñean alkatetza hartu berri duen Joseba Asironek (EH Bildu) bere soldata 13.000 euro jaitsi duela adierazi du. EH Bilduk gehiengoa daukan Bakioko udalbatzan alkatearen soldata %42,5 murriztuko dutela adierazi dute.