argia.eus
INPRIMATU
Eba Blanco izendatu dute Eusko Alkartasunaren idazkari nagusi
  • Eusko Alkartasunaren Hauteskunde Batzordeak astelehen goizean Eba Blanco de Angulo izendatu du alderdiaren idazkari nagusi, burutu berriak diren primarietan hautagai bakarra bera dela argudiatuta. Blancok adierazi du alderdia kohesionatzea izanen duela lehen helburu.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 28a

Eba Blanco Eusko Legebiltzarraren lehendakariordea da, orain artean alderdiko ezein emakumek erdietsi duen kargurik gorena, Begoña Erraztiz geroztik. Bera izendatu dute Eusko Alkartasunaren idazkari nagusi, primarietako prozesuan benetako hautagai bakarra bera izan dela eta.

Ez da iritzi horretakoa alderdiaren sektore kritiko deitua. Honek Maiorga Ramirez aurkezten zuen kargurako eta baina bere hautagaitza baliogabetu zuen Hauteskundeen Antolaketarako batzordeak. Kritikoek salatu dute Blancok ez dituela betetzen idazkari nagusi izateko baldintzak eta mesprezatu egin dituela EAko militanteak.

EAren barne hautaketa prozesua abiatu zen joan den ekainaren 24an Pello Urizarrek dimisioa eman zuenean alderdiaren idazkari nagusi kargutik.