Gobernuak azaroaren 9ko galdeketaren aurka jarritako bigarren helegitea bideratzea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak, eta beraz, automatikoki bertan behera utzi du ekimena El Mundok argitaratu duenez.
Rajoyren Gobernuak ostiralean erabaki zuen helegitea aurkeztea. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak azaldu duenez “Ongizate Estatua bermatu eta demokrazia babesteko”.
Bigarren helegitea
Espainiako Gobernuak azaroaren 9ko galdeketa galarazteko jartzen duen bigarren helegitea da.
Aurretik, Kataluniako parlamentuak onartutako Kontsulten Legearen eta hau aurrera eramateko ateratako dekretuaren aurka egin zuen. Lehenengo kontsulta legea bertan behera geratu zen irailaren 29an.