argia.eus
INPRIMATU
Udaltzaingoa kale saltzaileei materiala kentzen saiatu da Bilbon eta aurre egin diete herritarrek
  • Igandean Alde Zaharreko kale saltzaileen aurka oldartu da Udaltzaingoa, ohikoa den bezala. Erasoari aurre egin diete hainbat herritarrek eta gutxienez pertsona bat atxilotu eta bi identifikatu dituzte. Elkarretaratzea egingo dute 18:30ean Bidebarrieta eta Victor kaleen bidegurutzean.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko ekainaren 19a
Bilboko polizia munizipalek pertsona bat atxilotu duten momentua

Gertakaria igandeko 12:50ean jazo da, hainbat udaltzainek kale saltzaileen materiala kentzeko saiakera egin dutenean.

 

 

Polizia operazio handia egin dute bertan zeudenen aurka, gutxienez zazpi polizia patruilaz bete baitute Alde Zaharra. Kale saltzaile guztiak inguratu eta orduan hasi dira inguruan zeuden herritarrak gertatzen ari zena salatzen.

Elkarretaratzea deitu dute gertakariak salatu eta kale saltzaileei babesa adierazteko. Bizkaiko SOS arrazakeriak eta Mbolo Bizkaiko manteroen plataformak deituta 18:30ean elkartuko dira Bidebarrieta eta Victor kaleen bidegurutzean.