Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
41 emakume hil dira gutxienez, ekainaren 20an Tamara hiriko emakumeen espetxe baten barruan egondako liskar baten ondorioz. Polizia iturrien esanetan, presoen taldeen arteko lehiak eragin ditu hilketak.
Biktimen senideen justizia aldarriak jaso ditu Democracy Now hedabideak: "Bizirik nor dagoen jakin nahi dugu, gizakiak dira. Ikusi egin nahi ditugu, eta nola dauden jakin. Agintari guztiak isilik daudenez isilik egon behar dugu? Ez, erantzunak nahi ditugu”.
Kexu behin eta berriz
Emakumeak behin baina gehiagotan kexatu dira espetxearen tratuaz. Baita bertan zegoen egoera eta etsaitasunaz ere. Agintariek, ordea, ez diete jaramonik egin.