argia.eus
INPRIMATU
Guggenheim Urdaibai Stop eragilea aurkeztu dute, proiektuaren aurka egiteko
  • Busturialdeko hainbat talde asteartean Gernikan elkartu dira Guggenheim Urdaibai proiektua gelditzeko nahia eskatuz eta administrazioaren gardentasun falta kritikatuz.

2023ko ekainaren 14a
Astearetean Guggenheim Urdaibai Stop-ek egin zuen agerraldia. Ana Urrutia ikusi daiteke hitza hartzen (Endilla Portillo/Foku)

Gernikan egin dute asteartean Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduaren aurkezpena, proiektuak eduki dezakeen inpaktu kaltegarriez kezkatuta dauden Busturialdeko hainbat taldez osatuta. Gardentasun eta informazio faltaz kexa, eztabaida publikoa aldarrikatu dute. Taldeak proiektuaren inguruko aurkitzen duen informazio guztia publikoan jarriko dutela diote. Busturialdeko Hitzan Alex Uriartek xehe jaso du prentsaurrean esandakoa eta egin zuten galdera bat nabarmendu du: "Gauza bera egingo al zenukete Yellowstone edo Yosemiten?"

Jakinarazi zuten Busturialdeko 22 herritarrek mezua bidali ziotela Guggenheim Fundazioari, erreserba naturalarekiko kezkak adieraziz, Euskal Herriko kostaldeko naturagune berdingabea dela esanez. Museoa beste toki batean eraikitzea eskatu zieten, erreserbatik kanpo. Ez dute erantzunik jaso.

Horretaz gain, egoera politikoari begira, Busturialdeako mapa politikoa aldatu egin dela ikusten dute. Horren ondorioz, plataformak proiektu osoa birkontsideratzeko beharra ikusten du. Herritarren beharrei begiratzen dien plan sozioekonomikoa aldarrikatu dute.

Prentsaurrean adierazi dute adierazgarria dela museoen kudeaketa Jaurlaritzaren Kultura sailak beharrean, Turismo Sailak egitea.