argia.eus
INPRIMATU
Eskolara ‘bizikleta-autobusean’, Bartzelonan haur eta heldu ugari erakarri duen ekimena
  • "Gauza berezia ari da gertatzen Bartzelonan [Eixamplen]. Pasa den hilean hasi ziren eskolara bizikleta-txangoak antolatzen, bost umerekin. Egun, auzo osoak ari dira batzen. Bicibús deitzen diote".

Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko urriaren 21a

Bideoan ikus daitekeenez, haur eta heldu ugari batu zuen Eixampleko bizikleta-autobusak pasa den ostiralean.

Zach Klein-ek dioen moduan, sustatzaileek astez aste jakinarazten dute bizikleta-autobusaren ibilbidea, jendeak jakin dezan non batu daitekeen. Helburua da 'linea' zabaltzea, 'autobus' bera hainbat eskolatara heldu dadin, eta ostean linea berriak sortzea, ekimena auzo gehiagotara zabaltzeko. Oraingoz, ostiraletan egiten dute eskoletara joan-etorria bizikleta-autobusean.