argia.eus
INPRIMATU
Bilbao ikurrinarekin zoriondu dute Tourrean: batzuk pozik, besteak hasarre
  • Pello Bilbao txirrindulari gernikarrak irabazi du astearteko Frantziako Tourreko lasterketa. Txapelketaren Twitter kontutik Espainiako bandera batekin zoriondu dute hasieran, baina bi minutu pasa ostean txio hori ezabatu eta ikurrina jarri diote. Pozez hartu dute batzuek, baina zalaparta sortu du beste batzuen artean.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko uztailaren 12a
Antolakuntzak egindako aldaketa / Argazkia: Twitter bidez

Pello Bilbao gernikarrak irabazi du astearteko lasterketa, Tourreko kontutik Espainiako banderarekin zoriondu dute, bi minutu pasa direnean ikurrina jarriz zuzendu dute.

Erabiltzaile euskaldun askok zoriondu dute antolakuntzak eduki duen jarrera, Euska Herria aitortzeagatik; erabiltzaileen artean azpikoak bezalako esker mezuak gailendu dira.

 

Beste batzuk, ordea, ez dute begi onez ikusi Espainiako bandera kendu izana, eta iruzkin mordoa egin dituzte; azpian ikus daitekeen bezala Bilbao espainola dela, Espainiari errespetua faltatzea dela eta “viva España” esaka, adibidez.

Tourrean ikurrinak ateratzeko eskatu zuen

Frantziako Tourra Euskal Herritik hasiko zela jakinda dinamika ezberdinak jarri zituzten martxan, "nazio bat garela” aldarrikatzeko. Pello Bilbao txirrindulariak Gure Esku Dagoren kanpainarekin bat egin eta zaleak ikurrinak ateratzera animatu zituen, azpiko bideoan ikus daitekeenez.