Asteartean eman du Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoko hizkuntza-eskakizunen berri eta lanpostuen %8an bakarrik eskatuko dute euskaraz jakitea.
Osasunbiderako, administrazio nukleorako, osasun publiko eta lan instituturako 996 lanpostu eskainiko dira eta horietatik 80 postuetarako eskatuko da euskara jakitea. Lanpostuaren arabera, B1, B2 edo C1 maila beharko da.
Funtzio Publikoko aholkularia den Mari Jose Beamontek adierazi du, lanpostu publikoetako langileek lanean jarraituko dutela hautaprobetako emaitzak jakin eta hautaketa prozesua hasten den arte. Aldiz, San Jorge haur eskolan, ikasturtea hasi eta berehala, euskararen ezagutza maila altua duten pertsonak kontratatuko dituzte.