argia.eus
INPRIMATU
930 kazetari hil dituzte hamar urtean munduan
  • 2006tik 2016ra bitartean 930 kazetari hil dituzte mundu mailan Unescoren arabera. Bataz beste, astero bi kazetari hiltzen dituzte adierazpen askatasunaren aurkako indarkeriaren ondorioz. Hilketa gehienak ez dira ikertzen eta hamar kasutatik bat baino ez da iristen epaitegietara.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 29a

Azaroaren 2a Kazetarienganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egun izendatu zuen Unescok 2013. Unescoren ikerketaren arabera, hilketez gain, kazetariek beste indarkeria mota batzuek ere pairatzen dituzte eta hauek ere gora egin dute. Hala nola, bahiketak, behartutako desagerpenak edo sare bidezko jazarpenak. Hiltzen dituzten kazetariak atzerrian lan egiten dutenak direla uste ohi den arren, urteotan hildako kazetarien %92a beren herrialdean ari ziren lanean.