argia.eus
INPRIMATU
93 urterekin hil da nazi bilatuenetako bat, epailearen aurretik pasa gabe
  • Søeren Kam ofizial nazia Danimarkan jaio zen eta Alemanian hil da martxoaren 23an Copenhagen Post egunkariak azaldu duenez. Hamar nazi bilatuenetako bat zen AEBetako Simon Wiesenthal zentroak egindako zerrendaren arabera. 93 urte zituen.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 01
Søeren Kam ofizial nazia.

2006. urtean atxilotu zuten. Danimarkak estraditatzea eskatu arren, Alemaniako auzitegiak ezezkoa eman zuen froga falta argudiatuta. Danimarkako justiziak Kam-en kasua berriro ireki nahi zuen, juduen deportazio kasuetan zuen zerikusia argitu eta hainbat krimen nazien informazioa eskuratzeko.

Bere herrialdean naziei laguntzea eta Carl Henrik Clemmensen kazetaria hiltzea egozten zioten Kami. Gerra ondoren Alemaniara bidaiatu eta nazionalitatea eskuratu zuen 1956an.