argia.eus
INPRIMATU
9.000 zibil hil dira Ukrainaren inbasioa hasi zenetik, NBEren arabera
  • Uztailaren 7an 500 egun bete dira Errusiak Ukrainaren aurkako gerra hasi zuenetik. NBEk salatu duenaren arabera, Ukrainako 9.000 zibil hil dira ordutik, horietatik 500 haurrak.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 11
Hildakoen eta zaurituen infografia. Argazkia: Nazio Batuen Erakundea.

Nazio Batuen Erakundeak Ukrainan duen Giza Eskubideak Behatzeko Misioko buru Noel Calhounek eman du biktimen kopurua, uztailaren 7an, prentsaurrekoan. Hala ere, hildakoen kopurua ofizialki baieztatutakoa baino “askoz ere handiagoa” izan daitekeela adierazi du. 2023ko zibilen heriotza kopurua 2022koa baino txikiagoa dela esan du, baina maiatzetik ekainera gora egin duela. Uztailari dagokionez, Errusiako armadak hamazortzi zibil hil eta 47tik gora zauritu dituela ziurtatu dute.