argia.eus
INPRIMATU
9 urteko espetxe zigorra EAJko kide ohi Alfredo de Miguelentzat ustelkeriagatik
  • Arabako EAJko buruzagi ohi eta foru diputatua izandakoari, hainbat delitu egotzi diote; besteak beste, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoa.

     

Hala Bedi @halabedi 2019ko abenduaren 17a

Miguelen kasuaren epaiketa gaur amaituko da, epaia publiko egin ostean. Epaia gaur goizean irakurtzen ari dira, saio publikoan, Arabako Probintzia Auzitegiko Bigarren sekzioan. 26 pertsona eseri dira akusatuen aulkian, Euskal Herrian orain arte izan den ustelkeria sare handieneko kide izateagatik. Besteak beste, Alfredo de Miguel, Anton Telleria eta Kolodo Otxandiano.

2018ko urtarrilaren 8an hasi zen epaiketa. Alfredo de Miguelek 29 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu diote 27 delitu egotzita, besteak beste, legez kanpoko elkartzea, eroskeria, prebarikazioa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea. Azkenean, 9 urteko espetxe-zigorra ezarri diote De Migueli. Aurretik, De Miguelek ia 12 milioi euroko isunei eta hainbat inhabilitaziori ere aurre egin beharko die.

EAJk zuzentzen zituen erakundeetan esleipenak egiteko eta lizitazio horietara aurkezten ziren enpresei komisioak kobratzeko, EAJrekin zituen harremanez baliatzen zen sare bateko buruak izatea leporatzen die justiziak De Miguel, Otxandiano eta Telleriari. Hain zuzen ere, Miñaoko Parke Teknologikoa handitzeko kontratuan komisioak kobratu izana, adibidez. 2009an Ainhoa Alberdi abokatuak salatu zuen Alfredo de Miguel orduko foru diputatuak 100.000 euroko komisioa eskatu ziola bitartekari lanak egiteagatik.

Koldo Otxandiano, Gizarte Ongizaterako Institutuko gerentea eta Araba Buru Batzarreko kidea Miñaoko parke teknologikoan bertan kontularia zen. Otxandianori 6 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote.

Akusatuak 2018an atxilotu zituzten. Garai hartan, Iñigo Urkullu lehendakaria EAJko presidentea zen, eta alderdiari kalterik ez egiteko asmoz, alderdian baja eman zieten.