Larunbatean Vallekas Decide-k antolatutako bozketan 7.270n bozka jaso ziren, horietatik 6.490 errepublikaren alde, aurka 355, txurian 64 eta nuloak 52; 7.032 erabakitzeko eskubidearen alde eta 109 kontra.
Vallecaseko bizilagunek bi galdera erantzun behar zituzten: “Estatu egitura erabaki nahi duzu?; baiezkoa izanez gero, errepublika ala monarkia nahiago duzu?”. Vallekas Decidek, antolatzaileak, jasotako bozka kopurua nabarmendu du, “beste galdeketa batzuetako datuekin alderatuz arrakasta handia izan dugula uste dugu”.
“Eguna normaltasun osoz” joan dela gehitu dute antolatzaileek, horrela espero zutela “ohitura demokratiko eta herrikoia duen auzo batean”. Boto-txartelik gabe ere geratu zirela esplikatu dute eta “goizean parte-hartze handia” egon zen.
Vallecas mota onetako “lehen ekimena” adierazi dute eta beste auzo eta herriei dei egiten diete galdeketak egiteko. Monarkiaren kale antzerkia ere egon zen, bi neska ezaguna den zabor-janari jatetxe baten koroekin agertu baitziren.
Comenzamos el turno de tarde #VallekasDecide23J 💪🏻💪🏻 pic.twitter.com/qB9yCDPm2T
— JSVallecas✊🏻 (@JSVallecas) June 23, 2018