argia.eus
INPRIMATU
89 urteko emakume bat hil dute Bilbon
  • 28 urteko gizonezkoa Ertzaintzari entregatu zaio, emakumezkoa labanaz hil duela aitortuta. Ustezko hiltzailea eta biktima senideak dira.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 16a
Santutxuko auzoa, Zamakola kaletik ikusita. Argazkia: Etxeorratz/CC.

Bilboko Santutxu auzoan, ostiral gauerdian, 28 urteko gizonezko batek Ertzaintzaren patruila bat kalean gelditu du eta senide bat hil duela jakinarazi, Segurtasun Sailaren arabera.

Berriak jaso duenez, gizonezkoak emandako helbidera joan da Ertzaintza, eta 89 urteko emakumea topatu du, labanaz egindako zaurien ondorioz hilda. Ustezko hiltzailea eraildako emakumearen senidea da.

Segurtasun Sailak Berriari jakinarazi dio hilketa matxista izan dela.