Emakume bati ukituak egiten antzeman eta gizon bat atxilotu dute udaltzainek astelehenean, Gasteizko Konstituzio plazan.
88 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizko Konstituzio plazan emakume bati erasotzea egotzita, Arabako Aleak jaso duenez. Emakumea ihes egin nahian ikusi dute Udaltzainek. Antza, erasotzailea emakumeari ukituak egiten eta musukatzen ari zitzaion.
Horrez gain, 22 urteko gazte bat atxilotu dute Alde Zaharreko lonja batean bikotekideari eraso egitea leporatuta. Udaltzainen esanetan, emakumeak salatu zuen gizonezkoak aurpegian kolpatu zuela.