argia.eus
INPRIMATU
870.000 pertsona inguru itzuli dira Ukrainara
  • Milioika pertsonak utzi dute Ukraina inbasioa hasi zenetik, baina Errusiaren estrategia militarraren aldaketak jendea itzultzea eragin du.

2022ko apirilaren 12a

Ukrainak argitaratutako datuen arabera, Ukrainaren inbasioa hasi zenetik herrialdea utzi duten 870.000 pertsona baino gehiago itzuli egin dira. NBEaren arabera, inbasioa hasi zenetik 4,6 milioi pertsona baino gehiagok egin du Ukrainatik alde, baina horietatik batzuek itzultzea erabaki dute.

Errusiaren estrategia militarraren aldaketak iparraldeko frontea desagerraraztea ekarri du, eta horrek jendea itzultzea eragin du. Ukrainako mugetako zerbitzuaren bozeramailearen arabera, egunero 25.000 eta 30.000 pertsona inguru ari dira Ukrainara itzultzen.