argia.eus
INPRIMATU
82.300 familiak laguntza sozialak jasotzen dituzte EAEn
  • Diru-laguntzen eskaria %77,9 hazi zen EAEn 2010-2014 urteen artean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak landu duen txostenaren arabera. 2014an, autonomia erkidegoko 82.308 familiak jaso zuten diru-laguntzaren bat. 2010ean ia erdian zegoen kopuru hori, 43.182.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 16a
Azken urteetan gora egin du langabezia eta pobrezia jasaten dituen familia kopuruak.

Azken urteetan gora egin du langabezia eta pobrezia jasaten dituen familia kopuruak: kide guztiak langabezian zituzten familien diru-laguntza eskaria ia hirukoiztu egin zen 2010-2014 urte bitartean, %10,5 izatetik %28,7 izatera pasa zen. 2014an, 2010ean baino 43.447 familia gehiagok eskatu zituen diru-laguntzak.

Enplegua: gutxi eta kalitate txarrekoa

Langabezia goraka doa EAEn. Eustatek gaiaren inguruan argitaraturiko inkestaren arabera, urte hasieran kide guztiak langabezian zituzten 53.500 familia zeuden, autonomia erkidegoko familien % 6,1.

Langabeziaz gain, lanpostuen kalitateak ere badu eraginik diru-laguntzen eskariaren hazkundean. Egun, lanaldi murriztuak, langilearen formazioarekin bat ez datozen lanpostuak edo aldi baterako lanaldiak dira nagusi. Ez dira behar beste lanpostu eskaintzen.

Egoerak bultzatuta, Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren eskariak gora egin du azken urteetan: 2010ean familien %6,8k eskatu zuen aipaturiko diru-laguntza, eta 2014an familien %11,3k.