argia.eus
INPRIMATU
816 tortura kasu erregistratu dira dagoeneko Nafarroan estraofizialki
  • Euskal Memoria fundazioak 816 tortura kasu antzeman ditu dagoeneko, eta milakora iritsi daitekeela uste du.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 04a
Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean abenduan egin zen kontzentrazioa. Argazkia: EITB

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak torturari buruzko ikerketa bat egiteko 30.000 euroko diru-laguntza baliogabetu izanak, gaitz hau pairatu duten biktimen errekonozimendu eta erreparazio ofiziala atzeratuko du.

Euskal Memoria fundazioaren ikerketen arabera, 1960.urtetik mila tortura kasu inguruko gerturapen bat egin daiteke. Hala ere, kontrastaturiko datuei jaramon eginez, 816 dira dagoeneko erregistraturiko kasuak.

Torturak jasan zituzten lagun talde batek kasuak ikertzeko eskatu zion Uxue Barkosen Gobernuari duela bi urte. Ordurako, 600 tortura kasu dokumentaturik zituzten, eta kopurua handitzen doa.

Nafarroako Gobernuak tortura kasuak ikertzeko diru-laguntza bertan behera uzteko erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztuko du. Harreman Instituzionaletako Ana Ollo sailburuak adierazi duenez, “biktima horien eskubideei erantzuteko betebeharra dugu, nazioarteko zuzenbideak bermatzen duelako eta gizarte demokratikoen konpromiso etikoa baita”.