argia.eus
INPRIMATU
80.000 porru landare atera ziren igandean Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara
  • Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde eragileko kide zein herritarrak, izan duten eskaerari erantzuna emateko; 80.000 porru landare eraman zituzten inguruko ekoizleek beraien baratzetara.

Danbolin 2024ko uztailaren 23a

Amillubiko kideen esanetan “Ez da lan makala izan auzolana antolatzea eta oso pozik gaude emaitzarekin. Lana txukun egiteaz gain, elkarrekin giro ederraz gozatu dugulako. Elkarrekin lan eginez erronka konkretuei erantzuten gabiltza eta ikusten bide berriak posible direla”.

argazkiak: Amillubi