Independentziaren aldeko zortzi martxa iragarri zituzten 2020rako, eta larunbatean egin dute lehena Glasgow hirian. 80.000 lagun atera dira kalera antolatzaileen arabera.
All Under One Banner izeneko herri mugimenduak (AUOB, Denak Lelo Beraren Pean gisa itzul genezake euskarara) antolatu du martxa eta urte honetan Eskoziako leku ugaritan antzekoak antolatuko dituztela iragarri dute, asmoa independentziaren aldeko presioa areagotzea baitute.
Azpiko kartelean ikus daitezke egin dituzten deialdiak.
Euria zeukaten iragarria larunbaterako Glasgown, eta berta behera geratzeko zorian izan bada ere, azkenean aurrera egitea erabaki dute.
Eskoziarentzat bigarren erreferendum bat eskatzen dute, baina Erresuma Batuan agitzen ari diren kontserbadoreek galdeketa honen aurkako posizio politikoa daukate. Orain hilabete eta erdi egindako hauteskundeetan, Nicolas Sturgeonen SNP alderdi independentistak, 59 eserlekutatik 48 eskuratu zituen.