argia.eus
INPRIMATU
80 bat laborari bildu dira Baionako suprefetura aitzinean diru laguntzak erreklamatzeko
  • 80 bat laborari bildu dira ostegunean Baionako suprefetura aitzinean, ardi eta guzti, larre eta alhapideen diru laguntzak atxikiak izan zaizkien galdetzeko. Orain arte hunkitzen zituzten diru laguntzak ehuneko zazpiz apaldu nahi dizkiete eta horrek 500 eta 1.000 euro artean kenduko dizkiela laborariei salatzen du ELB sindikatuak.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2018ko martxoaren 23a
Argazkia: ELB sindikatua

Ordezkaritza bat errezebitu dute Suprefeturan, eta gutun bat utzi diote suprefetari, beren arranguren berri emateko.

Laurentx Irigarai laborariak hitz egin du Euskal Irratian:

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.