argia.eus
INPRIMATU
7Katu gaztetxeko kideek crowdfundinga abiatu dute gaztetxeko konponketa lanetarako
  • “Laguntza ekonomikoaren premia dugu, nahiz eta obraren gehiengoa auzolanean egin nahi dugun, koste ekonomiko altuko obra bat da eskuartean daukaguna, eta guk bakarrik ezin dugu behar dugun diru guztia inbertitu”, azaldu dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko apirilaren 02a
Crowdfundinga iragartzeko egindako prentsaurrekoaren une bat.

Material berria saltzeaz gain (poltso eta kamisetak), Itsulapikoa plataforman crowfunding kanpaina bat jarri dute martxan 7Katuko lagunek: “Eragile edota norbanakoek aukera daukate nahi duten neurriko ekarpen ekonomikoa egiteko”.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.