78ko Iruñeko sanferminetako gertaerak ikertzen aritu den lan taldeak ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu. Besteak beste, taldearen ustez auzia ongi ikertzea ezinbestekoa da –bere garaian ez zen egin– eta horretarako gizateriaren aurkako delitu multzoan kokatutako kereila bat aurkeztea proposatzen du.
Batzordearen iritziz, uztailaren 8an Iruñeko Zezen Plazan egin zen erasoa eta ondorengo istiluekin, Espainiako orduko botere nagusiek Iruñeko herritarrak berariaz zigortu nahi izan zituzten. NUPek zuzendu du ikerketa eta txostena Emilio Majuelo eta Juan Carlos Garciak irakasleek idatzi dute. Honakoak izan dira lan taldeko gainerako kideak: Josu Chueca, Pedro Ibarra, Amaia Kowasch, Jacinto Lara, Nerea Perez, Pepe Uruñuela eta Begoña Zabala. Txostena datorren ostiralean aurkeztuko da Iruñeko Gaiarre Antzokian, 19:00etan. Iruñeko Gobernuko lau taldeek sostengatu dute lan taldea.
Txostenak dioenez, garai hartan hainbat sumario ireki ziren, baina azkenean ikerketa ez zen ezertara iritsi eta, gainera, hainbat bide irekitzeren kontu hori apropos egin zen ikerketa bidean gal zedin. Orduko Nafarroako foru diputatuek gogor salatu zituzten gertaerak, baina ez zuten bestelako biderik abiarazi. Iruñeko Udalak ikerketa batzorde bat jarri zuen martxan, baina ez da ezagutzen haren ondoriorik.
Txostenean aholkatzen denez, proposatzen den kereila Iruñeko Udalak aurkez dezake edo orduan hildako edo zauritutakoen familiek. Orduko hedabideen arabera, Espainiako Poliziaren erasoen ondorioz hildako bat, Germán Rodriguez, eta sei zauritu izan ziren. Ospitaleko txostenaren arabera, zauritutako 50-55 pertsona artatu zituzten egun hartan.
Ikerketak azpimarratzen du dokumentazioa biltzeko izan dituzten zailtasunak eta taldeak gomendatu dio Iruñeko Udalari, eska diezaiela dagokien agintzaritza organoei garai hartako dokumentazioa desklasifikatzea edo haien kopia ematea. Maiatzean bertan, Espainiako Kongresuak ukatu egin zuen –PSOEren botoekin besteak beste– 78ko sanferminetako gertaeren dokumentuak desklasifikatzea.
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]
Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez
Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.
1978ko uztailaren 8an poliziak German Rodríguez gaztea tiroz hil zuen Iruñeko zezen plazatik gertu. San Fermin tragiko haietatik 30 urte pasa dira eta Josu Chueca historialaria bere bizitza ikertzen ari da. German ez zegoen kasualitatez barrikaden lehen lerroan,... [+]
Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]
¡No os importe matar! Sanfermines 78: Crimen de estado liburuaren aurkezpena hartuko du Altsasuko Gure Etxea eraikinak asteartean, 19:00etan
Sanferminak 78 Gogoan! elkarteak eta poliziak hildako German Rodriguezen anaiak jarri dute kereila espainiar barne ministroen kontra, Zigor kodean oinarrituz.
1978ko uztailaren 8an gertatutakoa estatuaren krimena izan zela azpimarratu dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena.
Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.
Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it. She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has... [+]
Ez dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.
Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat... [+]
Egia, justizia eta ordaina exijitu dute igande honetan milaka lagunek Iruñean 1978 Sanferminetako gertakariak eta German Rodriguez oroitzeko egindako ekitaldian.