PPk, PSOEk eta Ciudadanosek kontrako botoa eman dute. Nafarroako Parlamentuan, aldiz, eskaria onartu zen urtarrilean talde guztien aldeko botoekin, abstenitu zen PPrena izan ezik.
PPk, Ciudadanosek eta PSOEk uko egin diote 78ko gertakariak argitzeko eskariari. German Rodriguez Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan hil zuen iruindarraren heriotza argitzeko informazioa publiko egiteari uko egin diote.
Kongresuak eztabaidatu duen proposamen bera kontrako botorik gabe onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, joan den urtarrilaren 18an. Proposamena babestu zuten UPNk, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak; abstenitu egin zen PP.
78ko Sanferminak Gogoan elkarteak salatu egin du PP, PSOE eta Ciudadanosen jarrera. Gogorarazi duenez, duela berrogei urte, Kongresuko Barne batzordeak ahobatez onartu zuen sanferminetako gertakariak eta haiei lotutako ardurak argitzea. Eskari horrek bete gabe jarraitzen duela nabarmendu du elkarteak.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.